Orizar burdindegia
Gure burdindegia bertako komunitatearekin konprometituta dago eta konfiantzazko lekua da konponbide azkar eta eraginkorrak aurkitzeko. Izan ere, Orizar Burdindegia gure gurasoek ireki zuten Zarauzko Azken Portu auzoan, 1980. urtean. Ahalik eta zerbitzu onena emateko asmotan, hasieratik izan zituzten argi bi ardatz nagusi: kalitatearen eta prezioaren arteko oreka bilatzea eta bezeroak entzutea. Pixkanaka, eskaintza osatzen joan ziren, eta jatorrizko denda txiki geratu zitzaien. Eskaintzarekin jarraitzeko, 1998an lekualdatu ziren egungo kokalekura, Hegoalde kaleko espaziora.
Orain, bigarren belaunaldia osatzen dugunok jarraitzen dugu bertan lanean, garai berrietara egokituta baina dendak hastapenetatik izan duen espirituari eutsiz, aurrez aurreko arreta pertsonalizatua eskainiz eta bezeroari behar duen horren bilaketan lagunduz.